Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.


lunes, 14 de noviembre de 2011

jatun txarrak

elikadura antzuolan

Nutrizioa eta haurren osasuna. Zero urtetik hamaikara bitartean

http://www.euskonews.com/0261zbk/gaia26101eu.html
http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/282864/elikadurak-eta-kirolak-haurtzaroan-duten-garrantzia-forum-saioan/

Adi egon...

http://www.diariovasco.com/prensa/20061130/tolosa/elikadura_20061130.html

ikusi eta ikasi

Wiki interesgarria

http://zientziaberri.wikispaces.com/Elikadura

lunes, 24 de octubre de 2011

Elikadura egokirako jan beharreko elikagaiak

Fruta jateko garrantzia haur hezkuntzan

Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia

Larrabetzuko eskolako guraso talde bat, EHNE Bizkaia eta Euskal Herriak bere eskola ekimenarekin batera, Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia antolatzen ari gara.
jan ikasi elikatu hasi hazi
Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu.


Asteburuko jardunaldia
Irailaren 16an eta 17an, bariku eta zapatuz Larrabetzuko eskolan elkartuko gara.
Erdu umeekin, beraientzako ere egitarau berezia prestatzen ari garelako.
Egun osoko jarduna izango da, eta bazkaldu ere herriko jantokian egingo dugu, Larrabetzuko produktuekin prestatutako menu berezia.

Osasuna, kalitatea, ekonomia, langileen baldintzak, ikasgaiak, etorkizuna, janaria, baserria… gai asko dira jorratu gura ditugunak.

Lehenengo aldiz elkartuko gara, eta bertan ikusiko dugu ze bide hartu.

Zu ere gonbidatuta zaude.

lunes, 17 de octubre de 2011

Haurtzaroko elikadura osasuntsuari buruz informazio jardunadia eskolan


Mediku nutrizionista batek zuzenduta tailerrak egingo dira gaur lehen zikloko ikasleekin eta gero gurasoekin solasaldia

Haurtzaroko elikadura osasuntsuari buruz informazio jardunadia eskolan
Ikasleei eta ikasleen gurasoei dago zuzendua gaurko jardunaldia.
GETARIA. DV. Iturzaeta Herri Eskolako haur eta gurasoek gaur elikadura izango dute aztergai, haurtzarorako elikadura osasuntsuari buruzko informazio programaren barruan eskolan bertan egingo diren jarduera ezberdinen bidez.

Horrela, goizean zehar lehen zikloko ikasleek, hau da, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, tailerra egingo dute Ana Elbusto meduko nutrizionistak zuzenduta, non bereziki egunero gosari oso bat egin beharraren garrantzia azpimarratuko zaien. Hau bi taldetan banatuta egingo dute, lehenik maila batek eta gero besteak tailerra eginez

Jarduera hau osatzeko, tailerretan parte hartzen duten haurrek bakoitzak euro bat emango du amaieran egingo den ekitaldi sinboliko batean, 'euro solidarioa' izendatu duten ekimen berri batean, Etiopiako Tigray eskualdean kokatua dagoen Wukro-ko 500 neska-mutiko umezurtzen elikaduran laguntzeko helburuz Jangela Solidarioak aurrera daraman proiektuan laguntzeko. Bertara egongo da bideratua ikastetxe guztietan programa honen barruan jasotako diru guztia.

Baina elikadura osasuntsuaren garrantzian haurrak hezitzeaz gain, gurasoak ere hezitzea ezinbestekoa denez, hauekin ere elkartuko da gaur Ana Elbusto mediku nutrizionista. Eguerdiko 14:30etan eskolako aretoan izango da solasaldia ikasleen gurasoekin zein interesa duten beste gurasoekin, ekitaldi irekia izango delarik.

Lanuztea gaur eguerdian

Bestalde, 18/98 kasuan auziperatutakoen atxiloketak direla eta gaur eguerdirako deituta dagoen lanuztearekin bat egiteko asmoa dute Iturzaeta Herri Eskolako zenbait irakaslek, 12:00etatik aurrera zenbait talde klaserik gabe geldituko delarik. Hauen gurasoek 12:00etan jaso beharko dituzte euren seme-alabak, jangelan gelditzen direnen eta autobusean dabiltzanen salbuespenarekin. Hauek eskola atarian geldituko dira 12:30ak arte.

Euskal Herriko esperientzia ezberdinak eta aurrera begirako asmoak zehazten

Larrabetzu inguruak ezagutzen hasi dugu goiza. Egunero eskolako jantokira ogia egiten duten okindegia, Sarrikola inguruko baserri eta soloak. Basoa, Harrikola errokodromoa -auzolanean ari ziren une horretan, erreka inguruan-, erreka ondoko basoak, Goiritxu -Jose Antonio Lekue baserritarraren negutegi eta soloak- herriko baserrien egoeraren berri, eta gure produktuen sorleku eta eskolako jantokiaren arteko distantzia kalkulatu dugu gero.

Esperientzia ezberdinak

  • Larrabetzuko Eskolako jantokia
  • Egoera gatazkatsu baten ondorio da egungo jantokiaren errealitatea. Guraso elkarteko Ali Etxartek, jantokiaren historia eta errepaso azkarra egin du. Egun inposatuta daukagun dekretuaren aurretik bizi izandakoak kontatu, eta Jaurlaritzarekiko negoziazioen ibilbidea kontatu dizkiegu xehetasun handiarekin. Gaur egungo egoerara heltzeko izan diren burruka eta kezkak plazaratu ditu aurretik. Interes handia piztu du bere hitzaldiak, eta ostean berbali luzea eta parte hartze handikoa suertatu da. Bertaratutakoek galdera asko zituzten, eta Larrabetzuko Guraso elkarteko partaide ezberdinek erantzunak eman eta eman aritu behar izan dute.

Elikadura eskolan!!

lunes, 10 de octubre de 2011

Elikadura?

Mantenu-eskakizunak zehaztu eta koantifikatzeko hainbat faktore hartu behar dira kontutan: umearen adin kronologikoa, haziera-erritmoa, heldutasun-maila, iharduera fisikoa eta ahoratzen diren janarien zurgapen eta erabilera, besteak beste.

Etapa guzti horietan, gorputza etengabeko hazkunde-prozesu batean dago, iharduera fisikoa gogorra eta irregularra den bitartean. Gastu metaboliko basala pertsona helduengan gertatzen dena baino handiagoa da, eta larruazalean zehar galdutako ura eta berotasuna ere handiagoak dira umeengan.

Gastu metaboliko altua, aldaketa biologiko azkarrak eta egoera hormonal berezia; nahikoa arrazoi badira horiek bizi-etapa hauek batez ere anabolikotzat kontsideratzeko.

Pertsonak, umeak kasu honetan, berez edo herentzia bidez jasotako faktore hauez gain, ingurugiroak ere alda ditzake posibilitate genetikoak, handiagotuz edo murriztuz. Ingurugiroko faktore hauen artean elikadura-ohiturak daude, norberarenak zein gizartearenak, eta baita familiako eta gizarteko baldintzak ere. Faktore guzti hauek eragin handia edukiko dute mantenuan.

elikatzen ikasten

Eskola eta elikadura. Zer jan, hura izan

Jaten duguna garela esaten dute, eta hori hala izanik, berebiziko garrantzia du egoki jateak. Egunero jaten dugu, beharrezkoa dugu bizirik irauteko, baina, nola elikatzen gara? Ohitura osasungarriak al ditugu? Etxean eta gure eskoletan ohitura osasungarriak bultzatzen al ditugu? Ikasleei eredu egokiak eskaintzen al zaizkie? Elikadura oinarrizkoa dugu, baina sarritan ez diogu behar adina kasurik egiten. Elikadura orekatuak izan behar dituen ezaugarriak ezagutzea eta horiek jarraitzea oinarrizkoa da osasuntsu egoteko, eta haurrek eta gaztetxoek horiek ikasi beharko lituzkete. Eskola leku ezin hobea izan liteke horretako.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1704

Esne artifizialak sortutako eragozpenak

Biberoia amaren bularretako esnea ordezkatzen hasi zenetik gaixotasun “berri” bat izan dugu haurtzaroan: behi-esnearen proteinarekiko alergia edota jasanezintasuna. Gaixotasun honek, gaixo asko ezezik, heriotz asko ere eragin ditu. Gaur egun, edoskitze naturala maila kultural altu edo erdiko amen artean suspertzen ari den bitartean, behe- -mailakoetan jaitsierako joera du; adibide moduan esan, orain hasi dela ikusten, Pediatriako Kontsultetan eta Ospitaleetan, aipatutako arazoa izan ohi ez duten taldeetako umeei (ume ijitoei, adibidez) edoskitze naturala ordezkatzeko egiten ari diren ahalegina.
Ez dugu ahaztu behar, gainera, esne artifizialaren prestaketa txarrak zenbat ondorio gaizto (deshidratazioa eta giltzurrunaren gutxiegitasuna ezezik, heriotza bera ere) ekarri zituela hainbat urtetan biberoia modan ipini zenean. Gaur eguneko esne artifizialak orain 15-20 urtekoak baino hobeak dira, baina ama-esneak dituen osagai guztiak ez dituzte oraindik: nukleotidoak, taurina, katea luzeko gantz-azido poliinsaturatuak, etab. Azken hauek burmuineko eta besareko mintzen garapenerako nahitaezkoak omen dira, baina azken 5 urteetan bakarrik hornitu dira esne artifizialak gantz azido hauekin, ordura arte ez baita ezer jakin. Orduan, duela 10 urte biberoiz elikatutako umeek gabeziaren bat ba ote dute ama-esnearekin elikatutakoekin alderatuz gero? Ez dago erabat garbi, baina badaude ikerketak horrelakorik adierazten dutenak. Puntu hauek guztiak, hausnarketa sakona egitera bultzatu behar gaituzte, bularreko haurraren elikadura ezezik, haurtzaro osokoarena ere birplanteatzera bultzatu beharko ligukeena. Kontuan hartu behar duguna zera da: mende honetan hasi zela hainbat mendetan elikatu gintuen ama-esnearen ordezkapena, eta ordezkapen hau izan dela jan- eta elikatze-mailan gizakiak egin duen saiakuntza arriskutsu eta zentzugabekoena, are gehiago jabetzen garenean zer adinekoekin gertatu den.


http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/1998/127/pdf/A127_O34-39.pdf

Umeen elikadura eta nutrizioa gaur

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=2793