Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.


lunes, 10 de octubre de 2011

Elikadura?

Mantenu-eskakizunak zehaztu eta koantifikatzeko hainbat faktore hartu behar dira kontutan: umearen adin kronologikoa, haziera-erritmoa, heldutasun-maila, iharduera fisikoa eta ahoratzen diren janarien zurgapen eta erabilera, besteak beste.

Etapa guzti horietan, gorputza etengabeko hazkunde-prozesu batean dago, iharduera fisikoa gogorra eta irregularra den bitartean. Gastu metaboliko basala pertsona helduengan gertatzen dena baino handiagoa da, eta larruazalean zehar galdutako ura eta berotasuna ere handiagoak dira umeengan.

Gastu metaboliko altua, aldaketa biologiko azkarrak eta egoera hormonal berezia; nahikoa arrazoi badira horiek bizi-etapa hauek batez ere anabolikotzat kontsideratzeko.

Pertsonak, umeak kasu honetan, berez edo herentzia bidez jasotako faktore hauez gain, ingurugiroak ere alda ditzake posibilitate genetikoak, handiagotuz edo murriztuz. Ingurugiroko faktore hauen artean elikadura-ohiturak daude, norberarenak zein gizartearenak, eta baita familiako eta gizarteko baldintzak ere. Faktore guzti hauek eragin handia edukiko dute mantenuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario