Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.


lunes, 10 de octubre de 2011

Eskola eta elikadura. Zer jan, hura izan

Jaten duguna garela esaten dute, eta hori hala izanik, berebiziko garrantzia du egoki jateak. Egunero jaten dugu, beharrezkoa dugu bizirik irauteko, baina, nola elikatzen gara? Ohitura osasungarriak al ditugu? Etxean eta gure eskoletan ohitura osasungarriak bultzatzen al ditugu? Ikasleei eredu egokiak eskaintzen al zaizkie? Elikadura oinarrizkoa dugu, baina sarritan ez diogu behar adina kasurik egiten. Elikadura orekatuak izan behar dituen ezaugarriak ezagutzea eta horiek jarraitzea oinarrizkoa da osasuntsu egoteko, eta haurrek eta gaztetxoek horiek ikasi beharko lituzkete. Eskola leku ezin hobea izan liteke horretako.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1704

No hay comentarios:

Publicar un comentario