Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.


lunes, 17 de octubre de 2011

Euskal Herriko esperientzia ezberdinak eta aurrera begirako asmoak zehazten

Larrabetzu inguruak ezagutzen hasi dugu goiza. Egunero eskolako jantokira ogia egiten duten okindegia, Sarrikola inguruko baserri eta soloak. Basoa, Harrikola errokodromoa -auzolanean ari ziren une horretan, erreka inguruan-, erreka ondoko basoak, Goiritxu -Jose Antonio Lekue baserritarraren negutegi eta soloak- herriko baserrien egoeraren berri, eta gure produktuen sorleku eta eskolako jantokiaren arteko distantzia kalkulatu dugu gero.

Esperientzia ezberdinak

  • Larrabetzuko Eskolako jantokia
  • Egoera gatazkatsu baten ondorio da egungo jantokiaren errealitatea. Guraso elkarteko Ali Etxartek, jantokiaren historia eta errepaso azkarra egin du. Egun inposatuta daukagun dekretuaren aurretik bizi izandakoak kontatu, eta Jaurlaritzarekiko negoziazioen ibilbidea kontatu dizkiegu xehetasun handiarekin. Gaur egungo egoerara heltzeko izan diren burruka eta kezkak plazaratu ditu aurretik. Interes handia piztu du bere hitzaldiak, eta ostean berbali luzea eta parte hartze handikoa suertatu da. Bertaratutakoek galdera asko zituzten, eta Larrabetzuko Guraso elkarteko partaide ezberdinek erantzunak eman eta eman aritu behar izan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario