Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.


lunes, 17 de octubre de 2011

Haurtzaroko elikadura osasuntsuari buruz informazio jardunadia eskolan


Mediku nutrizionista batek zuzenduta tailerrak egingo dira gaur lehen zikloko ikasleekin eta gero gurasoekin solasaldia

Haurtzaroko elikadura osasuntsuari buruz informazio jardunadia eskolan
Ikasleei eta ikasleen gurasoei dago zuzendua gaurko jardunaldia.
GETARIA. DV. Iturzaeta Herri Eskolako haur eta gurasoek gaur elikadura izango dute aztergai, haurtzarorako elikadura osasuntsuari buruzko informazio programaren barruan eskolan bertan egingo diren jarduera ezberdinen bidez.

Horrela, goizean zehar lehen zikloko ikasleek, hau da, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, tailerra egingo dute Ana Elbusto meduko nutrizionistak zuzenduta, non bereziki egunero gosari oso bat egin beharraren garrantzia azpimarratuko zaien. Hau bi taldetan banatuta egingo dute, lehenik maila batek eta gero besteak tailerra eginez

Jarduera hau osatzeko, tailerretan parte hartzen duten haurrek bakoitzak euro bat emango du amaieran egingo den ekitaldi sinboliko batean, 'euro solidarioa' izendatu duten ekimen berri batean, Etiopiako Tigray eskualdean kokatua dagoen Wukro-ko 500 neska-mutiko umezurtzen elikaduran laguntzeko helburuz Jangela Solidarioak aurrera daraman proiektuan laguntzeko. Bertara egongo da bideratua ikastetxe guztietan programa honen barruan jasotako diru guztia.

Baina elikadura osasuntsuaren garrantzian haurrak hezitzeaz gain, gurasoak ere hezitzea ezinbestekoa denez, hauekin ere elkartuko da gaur Ana Elbusto mediku nutrizionista. Eguerdiko 14:30etan eskolako aretoan izango da solasaldia ikasleen gurasoekin zein interesa duten beste gurasoekin, ekitaldi irekia izango delarik.

Lanuztea gaur eguerdian

Bestalde, 18/98 kasuan auziperatutakoen atxiloketak direla eta gaur eguerdirako deituta dagoen lanuztearekin bat egiteko asmoa dute Iturzaeta Herri Eskolako zenbait irakaslek, 12:00etatik aurrera zenbait talde klaserik gabe geldituko delarik. Hauen gurasoek 12:00etan jaso beharko dituzte euren seme-alabak, jangelan gelditzen direnen eta autobusean dabiltzanen salbuespenarekin. Hauek eskola atarian geldituko dira 12:30ak arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario